Ostarteak zabalduko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 30a

Goizean hodei dezente agertuko da, gehienbat lanbro-lainoa nagusituko delarik, baina hodei hauek apenas utziko duten euririk eta goizak aurrera egin ahala ostarteak irekitzen joango dira gainera.

Arratsaldean zehar ostarte ederra irekiko da eta aspaldiko partez eguzkia bistan izango da, egunaren bigarren zatia oso atsegina izango delarik. Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean aldakor geratuz eta azken orduetan hego ukitu bat hartuz. Tenperaturak gora egingo du, 13-15 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!