Euri giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 29a

Egun osoan zehar berriz ere hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da.

Zaparradak ahulak izango dira orokorrean, baina puntualki bizi xamar botako du eta goiza tristea izango da. Arratsaldean zehar ordea pixkanaka euria gutxitzen joango da, gau aldera nahiko ateri geratuko delarik. Ipar-haizea bizi xamar ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, 10-12 graduan joz goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar goizean hodei dezente agertuko da, gehienbat lanbro-lainoa nagusituko delarik, baina hodei hauek apenas utziko duten euririk eta goizak aurrera egin ahala ostarteak irekitzen joango dira gainera. Arratsaldean zehar ostarte ederra irekiko da eta aspaldiko partez eguzkia bistan izango da, egunaren bigarren zatia oso atsegina izango delarik. Haizeak goizean iparraldetik joko du, arratsaldean aldakor geratuz eta azken orduetan hego ukitu bat hartuz. Tenperaturak gora egingo du, 13-15 graduan joz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!