Euritara joko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 28a

Goizean hodei asko izanagatik zeruan euri gutxi izango da, nahiz eta, tarteka zaparradatxoren bat edo beste bota.

Eguerditik aurrera ordea, euritarako joera areagotzen joango da, non arratsalde erditik aurrera eta bereziki gauean zaparradak ugariagoak eta mardulagoak izango diren, giro bustiarekin amaituko delarik eguna. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu beste egun batez jarraian. Tenperaturan aldaketa gutxi, 12-14 graduan joz goia.

Bihar egun osoan zehar berriz ere hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak ahulak izango dira orokorrean, baina puntualki bizi xamar botako du eta goiza tristea izango da. Arratsaldean zehar ordea pixkanaka euria gutxitzen joango da, gau aldera nahiko ateri geratuko delarik. Ipar-haizea bizi xamar ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, 10-12 graduan joz goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!