Lehengo lepotik burua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 27a

Beste egun batez jarraian goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa izango da.

Zaparradak gehienbat Kantauriar isurialdean eta mendebaldean botako ditu, baina hego-isurira ere zertxobait pasako da. Arratsaldean hego-isurian atertu egingo du eta ipar-isurian euri gutxiago izango da, baina bertan gau arte ez du atertzerik lortuko. Ipar-haize finaren eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturan aldaketa gutxi izango da, giro freskoa nagusituz.

Bihar goizean hodei asko izango da zeruan beste behin, baina prezipitazioa urria izango da eta soilik kostaldean bustiko du, gainontzeko lekuetan giro nahiko ateria nagusituz. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea euritarako joera nabarmenagoa hartuko du eta zaparradak ugarituko dira, bereziki Kantauriar isurialdean, non bertan azken orduetan tarteka mardul botako duen. Ipar-haizeak jotzen jarraituko du. Tenperaturan aldaketa gutxi, giro freskoa izango delarik.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!