Euri giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 26a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta oraindik euri kontuekin jarraituko dugu.

Zaparrada batzuk botako ditu, nahiz eta, ez diren mardulak izango eta aurreko egunekin alderatuta ez duen hainbeste euri egingo. Arratsaldean zehar atertzeko joera hartuko du, egun amaieran atertuko duelarik. Ipar-haizeak bizi jotzen jarraituko du. Tenperaturak koska bat gora egingo du, 13-15 graduan joaz goia.

Bihar goizean berriz ere hodei asko izango da zeruan eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak sarri botako ditu, nahiz eta, ez diren oso indartsuak izango eta ez den euri litro kopuru handirik espero. Eguerditik aurrera euria gutxitzen joango da, azken orduetan nahiko ateri geratuz, nahiz eta, kostako zaion. Ipar-haize biziak joko du eta tenperaturak antzeko balioetan jarraituko du, 13-15 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!