Bihar, goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta oraindik euri kontuekin jarraituko dugu. Zaparrada batzuk botako ditu, nahiz eta, ez diren mardulak izango eta aurreko egunekin alderatuta ez duen hainbeste euri egingo. Arratsaldean zehar atertzeko joera hartuko du, egun amaieran atertuko duelarik. Ipar-haizeak bizi jotzen jarraituko du. Tenperaturak koska bat gora egingo du, 13-15 graduan joz goia.