Euri giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 23a

Goizean goizetik hasita zerua estalirik egongo da eta euri giroa nagusituko da.

Zaparradak nahiko sarri botako ditu, bereziki egunaren erdiko orduetan eta orduan tarteka mardul xamarrak izango dira. Azken orduetan euri gutxiago izango da, baina ez du erabat atertzerik lortuko. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean izango gara eta tenperaturak freskatu polita hartuko du, 11-13 graduan joz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!