Giro lasai eta atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 22a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko da zeruan, baina tarteka ostarte batzuk ikusiko dira eta giroa lasaia eta atsegina izango da.

Arratsaldean zehar ordea hodeiak ugaritu eta trinkotu egingo dira eta azken orduetan euri zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Goizean hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, 14-16 graduan joz goia.

Bihar goizean goizetik hasita zerua estalirik egongo da eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak nahiko sarri botako ditu, bereziki egunaren erdiko orduetan eta orduan tarteka mardul xamarrak izango dira. Azken orduetan euri gutxiago izango da, baina ez du erabat atertzerik lortuko. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean izango gara eta tenperaturak freskatu polita hartuko du, 11-13 graduan joz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!