Atertzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 21a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta han-hemenka euri pixka bat izango da.

Ezer gutxi, hala ere, goizak aurrera egin ahala eta bereziki eguerditik aurrera atertu egingo du eta ostarte batzuk zabalduko dira arratsaldean zehar. Hego-haizeak goizean zakar joko du, baina ondoren indarra galtzen joango da. Tenperaturak antzeko balioetan jarraituko du, 18-20 graduan joz goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar goizean erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko da zeruan, baina tarteka ostarte batzuk ikusiko dira eta giroa lasaia eta atsegina izango da. Arratsaldean zehar ordea hodeiak ugaritu eta trinkotu egingo dira eta azken orduetan euri zaparrada txikiren bat edo beste izango da. Goizean hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak behera egingo du, 14-16 graduan joz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!