Giro nahiko argia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 20a

Goizean hodeiak ugariak izango dira, baina erdi eta goi-mailakoak izango dira eta giroa nahiko argia izango da.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, mendebaldetik eta barnealdetik hodeiak ugaritu eta ez da baztertzen zaparradaren bat erortzea. Hego/hego-ekialdeko haizea are zakarrago ibiliko da eta bolada oso gogorrak utziko ditu. Tenperaturak gora egin eta 19-21 gradu bitartean joko du goia.

Bihar goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta han-hemenka euri pixka bat izango da. Ezer gutxi, hala ere, goizak aurrera egin ahala eta bereziki eguerditik aurrera atertu egingo du eta ostarte batzuk zabalduko dira arratsaldean zehar. Hego-haizeak goizean zakar joko du, baina ondoren indarra galtzen joango da. Tenperaturak koska pare bat behera egingo du, 17-19 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!