Giro argi eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 19a

Goizean goizetik hasita zeruan ostarte zabalak nagusituko dira eta giro argi eta ederra nagusituko da.

Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da eta, nahiz eta, mendi inguruetan hodei batzuk agertu, giroa ederra izango da. Hego/hego-ekialdeko haizeak oso zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 17-19 graduan joaz goia.

Bihar goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan eta giro argi eta atsegina nagusi izango da leku guztietan. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, mendebaldetik eta barnealdetik hodeiak ugaritu, gauean fronte bat sartu eta euritara joko du. Hego/hego-ekialdeko haizea are zakarrago ibiliko da eta bolada oso gogorrak utziko ditu. Tenperaturak gora egin eta 19-21 gradu bitartean joko du goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!