Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 18a

Goizean goizetik hasita erdi eta goi-mailako hodeiak nagusi izango dira zeruan, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giroa lasaia izango da.

 

Arratsaldean hodei trinkoagoak sartuko dira barnealdetik eta ez da baztertzen tantaren bat edo beste botatzea. Hala ere, huskeria izango da eta gehienean ateri eutsiko dio. Hego-ekialdeko haizeak oso zakar joko du eta tenperaturan ez da aldaketarik emango, 13-15 graduan joaz goia.

Bihar, beste egun batez jarraian, goizean goizetik hasita zeruan erdi eta goi-mailako hodeiak nagusi izango dira. Hodei hauek eguneko une batzuetan zerua estaliago izango dute, baina tanta isolaturen bat salbu, apenas espero den euririk, giro lasaia nagusituko delarik. Hego/hego-ekialdeko haizeak oso zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturak nabarmen gora egingo du, 17-19 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!