Goizean nahiko ateri egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 16a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira.

Goizean nahiko ateri egongo da eta tarteka ostarte txikiren bat ikusiko da. Eguerditik aurrera ordea zerua estaliko da eta euri pixka bat izango da arratsalde erdi arte. Azken orduetan atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira. Ipar-haize finak jotzen jarraituko du eta tenperaturan apenas emango den aldaketarik, 7-9 graduan joz goia. Elur-maila 600-700 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!