Hotz eta ateri

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 15a

Egun osoan berriz ere hodei asko izango da zeruan goizean goizetik. Goizean orokorrean nahiko ateri egongo da eta apenas bustiko duen.

Eguerditik aurrera zaparrada txikiren bat edo beste gehiago izango da, baina gutxi botako du eta euria ez da protagonista izango. Ipar/ipar-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu. Tenperaturan aldaketarik ez, 7-9 gradu bitartean joz goia. Elur-maila 600-800 metro inguruan kokatuko da.

Bihar goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira. Goizean nahiko ateri egongo da eta tarteka ostarte txikiren bat ikusiko da. Eguerditik aurrera ordea zerua estaliko da eta euri pixka bat izango da arratsalde erdi arte. Azken orduetan atertu eta ostarte batzuk zabalduko dira. Ipar-haize finak jotzen jarraituko du eta tenperaturan apenas emango den aldaketarik, 7-9 graduan joz goia. Elur-maila 600-700 metrotan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!