Tenperaturak behera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 14a

Goizean hodei asko izango da, baina orokorrean hodei horiek euri gutxi utziko dute.

Eguerditik aurrera han-hemenka zertxobait bustiko du, baina oso euri gutxi egitea espero da eta ordu askotan ateri eutsiko dio. Ipar/ipar-ekialdeko haize fina nagusituko da eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, 7-9 graduan joz goia egunaren erdiko orduetan. Elur-maila 600-800 metrotan kokatuko da.

Bihar egun osoan berriz ere hodei asko izango da zeruan goizean goizetik. Goizean orokorrean nahiko ateri egongo da eta apenas bustiko duen. Eguerditik aurrera zaparrada txikiren bat edo beste gehiago izango da, baina gutxi botako du eta euria ez da protagonista izango. Ipar/ipar-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu. Tenperaturan aldaketarik ez, 7-9 gradu bitartean joz goia. Elur-maila 600-800 metro inguruan kokatuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!