Euri giroa nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 13a

Egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira, zerua estalirik edukiko dute eta euri giroa nagusituko da.

 Zaparradak egun osoz emango dira eta orokorrean ez dira indartsuak izango, baina tarteka bizi xamar botako du, giro bustia nagusituko delarik. Ipar ukituko haize ahula nagusituko da eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, 8-10 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan. Litekeena da egun amaieran Aralarren elur pixka bat egitea.

Bihar goizean hodei asko izango da, baina orokorrean hodei hauek euri gutxi utziko dute. Eguerditik aurrera ordea euritarako joera handiagoa hartuko du. Zaparradak ez dira mardulak izango, baina puntualki bizi xamar botako du. Ipar/ipar-ekialdeko haize fina nagusituko da eta tenperaturak beherako bideari eutsiko dio, 7-9 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan. Elur-maila 700-800 metroan kokatuko da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!