Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 12a

Egunsentian hodei asko eta euri tantaren bat izango bada ere, goizean zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giro atsegin eta lasaia nagusituko da.

Eguerditik aurrera ordea zeruan hodeiak trinkotu egingo dira eta han-hemenka euri zaparrada batzuk izango dira. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta horrekin tenperaturak gora egingo du, 13-15 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar egun osoan zehar hodeiak nagusituko dira, zerua estalirik edukiko dute eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak egun osoz emango dira eta orokorrean ez dira indartsuak izango, baina tarteka bizi xamar botako du, giro bustia nagusituko delarik. Ipar ukituko haize ahula nagusituko da eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, 8-10 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan. Litekeena da egun amaieran Aralarren elur pixka bat egitea.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!