Hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 11

Goizean goizetik hasita zeruan hodei asko izango da, baina goizean orokorrean euri gutxi izango da eta ordu askotan ateri egongo da.

Arratsaldean ordea ezegonkortasuna areagotuko da eta euritarako joera handiagoa izango da, non tarteka zaparrada polit batzuk izango diren. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuz. Tenperaturak behera egingo du, 12-14 graduan joaz goia.

Bihar goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta giro atsegin eta lasaia nagusituko da. Arratsaldeko lehen orduetan ordea zeruan hodeiak trinkotu egingo dira eta han-hemenka euri pixka bat izango da. Hala ere, oso gutxi botako du. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da eta horrekin tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!