Ostarteak irekiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 9a

Goizean hodei asko agertuko da zeruan, baina orokorrean ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango da goizeko lehen ordutik hasita.

Gainera, goizak aurrera egin ahala, eta bereziki eguerditik aurrera, ostarteak irekiko dira eta egunaren bigarren zatian giro polit eta atsegina nagusituko da. Hego/hego-ekialdeko haizeak bizi jotzen jarraituko du, baina indarra galduko du. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 14-16 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!