Euritara joko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 8a

Goizean hodei asko izango da zeruan, baina tantaren bat salbu giro lasaia eta atsegina nagusituko da. Eguerdi aldera ordea, hegoaldetik fronte bat iritsiko da, zerua estaliko da eta euritara joko du.

Zaparradak orokorrean ahulak izango dira eta ez da litro askorik espero. Hala ere, egunaren bigarren zatia bustia izango da. Hego-ekialdeko haizeak oso zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturan aldaketarik ez, 15-17 graduan joz goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar goizean hodei asko agertuko da zeruan, baina orokorrean ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango da goizeko lehen ordutik hasita. Gainera, goizak aurrera egin ahala, eta bereziki eguerditik aurrera, ostarteak irekiko dira eta egunaren bigarren zatian giro polit eta atsegina nagusituko da. Hego/hego-ekialdeko haizeak bizi jotzen jarraituko du, baina indarra galduko du. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 14-16 graduan joz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!