Giro lasai eta atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 7a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak eta ostarteak izango dira. Hodeiak baxuak izango dira eta egunaren une batzuetan zerua ilunago edukiko dute.

Hala ere, hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko, ateri eutsiko dio eta giroa lasaia eta atsegina izango da. Hego-ekialdeko haizeak zakar edo oso zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero, 15-17 graduan joz goia.

Bihar goizean hodei asko izango da zeruan, baina tantaren bat salbu giro lasaia eta atsegina nagusituko da. Eguerdi aldera ordea, hegoaldetik fronte bat iritsiko da, zerua estaliko da eta euritara joko du. Zaparradak orokorrean ahulak izango dira eta ez da litro askorik espero. Hala ere, egunaren bigarren zatia bustia izango da. Hego-ekialdeko haizeak oso zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturan aldaketarik ez, 15-17 graduan joz goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!