Hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 5a

Goizean goizetik hasita erdi eta goi-mailako hodei batzuk izango dira zeruan, baina aurreko egunekin alderatuta ez dira hain trinkoak izango eta giro argiagoa izango da, non ostarte zabalak nagusituko diren.

Hodei hauek gainera ez dute euririk utziko eta giroa lasaia eta atsegina izango da. Hego-ekialdeko haizeak zakar edo oso zakar joko du eta tenperaturak nabarmen gora egingo du, 16-18 graduan joko duelarik goia. 

Bihar, beste egun batez jarraian erdi eta goi-mailako hodeiak agertuko dira zeruan, non berriz ere ugaritu egingo diren. Hala ere, ostarte batzuk ikusiko dira zeruan eta hodei hauek ez dutenez euririk ekarriko, giro lasaia eta atsegina nagusituko da. Hego-ekialdeko haizeak zakar edo oso zakar joko du, bereziki haize guneetan eta mendi inguruetan. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 14-16 graduan joko duelarik goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!