Hodeiak eta euri pixka bat

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 4a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiek zerua estalirik izango dute eta tarteka euri pixka bat izango da. Arratsaldeko lehen orduan antzeko joera errepikatuko da, baina arratsalde erditik aurrera giroa lasaituko da, egun amaieran zerua argiago agertuko delarik. Eki/hego-ekialdeko haizeak jotzen jarraituko du eta tenperaturan ez da aldaketa handirik espero, 13-15 graduan joz goia. 

Bihar, goizean goizetik hasita erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira zeruan, baina aurreko egunekin alderatuta ez dira hain trinkoak izango eta giro argiagoa izango da. Hodei hauek gainera ez dute euririk utziko eta giroa lasaia eta atsegina izango da. Hego-ekialdeko haizeak zakar edo oso zakar joko du eta tenperaturak nabarmen gora egingo du, 16-18 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!