Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 2a

Goizeko lehen orduan ostarte politak izango dira zeruan eta giro atsegina nagusituko da.

Goizak aurrera egin ahala ekialdetik eta barnealdetik hodeiak ugarituko dira. Arratsaldean hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko dute, baina oso gutxi izango da eta ordu gehienetan ateri egongo da. Haizeak ipar/ipar-ekialdetik ahul jotzen jarraituko du. Tenperatura hotza izaten jarraituko du, 8-10 graduan joaz goia. Elur-maila 1.000 metro inguruan izango da.

Bihar egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira. Hodei hauek tarteka zerua estaliago mantenduko dute, baina ez dute apenas euririk ekarriko eta giroa lasaia izango da. Gainera, tarteka ostarteek lekua irabaziko dutenez, giro argiagoaz ere gozatu ahalko da. Eki/hego-ekialdeko haizeak joko du eta horrekin tenperaturak irabazi egingo du, 12-14 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!