Giro hotza

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko martxoaren 1a

Goizean goizetik hasi eta egun guztian zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira. Zerua ez da guztiz estalita agertuko eta tarteka ostarte batzuk irekiko dira, baina orokorrean hodeien presentzia handiagoa izango da.

Ilunabar aldera gainera hodei hauek trinkotu egingo dira eta tarteka euri txiki pixka bat utziko dute. Ipar/ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta ahul ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du eta hotz egingo du, 8-10 graduan joaz goia.

Bihar beste egun batez jarraian zeruan hodeiak nagusi izango dira, nahiz eta, goizean goiz tarteka ostarte txiki batzuk ireki. Goiz erditik aurrera barnealdetik eta ekialdetik hodei gune trinkoagoak sartuko dira eta euri pixka bat utziko dute hodei hauek. Hala ere, ez da askorik espero eta ordu askotan ateri egongo da. Haizeak ipar/ipar-ekialdetik ahul jotzen jarraituko du. Tenperatura hotza izango da berriz ere, 8-10 graduan joaz goia. Elur-maila 1.000 metro inguruan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!