Hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 28a

Goizean goizetik zeruan hodei asko izango dira. Hodei baxuak izango dira eta zerua tarteka estali samar utziko dute. Goizean orokorrean ateri eutsiko dio. 

Eguerdi, arratsaldeko lehen orduan ez da baztertu behar euri txiki pixka bat egitea, baina huskeria izango da. Gauean ostarte txiki batzuk irekiko dira, baina hodeiek nagusi izaten jarraituko dute. Ipar-ekialdeko haize fina nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 11-13 graduan joz goia.

Bihar, goizean goizetik hasi eta egun guztian zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira. Hala ere, aurreko egunarekin alderatuz zerua ez da hain estalirik izango. Hodeiek ez dute euririk utziko eta giroa lasaia izango da. Ipar/ipar-ekialdeko haizea nagusituko da eta ahul ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du eta hotz egingo du, 8-10 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!