Giro ateri eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 27a

Goizean hodei asko izango da zeruan, baina giro ateri eta lasaia nagusituko da.

Arratsaldean zehar ere zeruan erdi eta goi-mailako hodei asko izango da, zerua estalirik izango dutelarik. Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio eta giroa lasaia izango da. Gauean ostarteak irekiko dira. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da, bereziki arratsaldean. Tenperaturak gora egingo du 14-16 graduan joaz goia.

Bihar goizean goizetik hasita zeruan hodei asko izango da zeruan. Hodei baxuak izango dira eta zerua tarteka estali xamarrik izango dute. Goizean orokorrean ateri eutsiko dio. Eguerdi, arratsaldeko lehen orduan ez da baztertu behar euri txiki pixka bat egitea, baina huskeria izango da. Gauean ostarteak irekiko dira. Ipar-ekialdeko haize fina nagusituko da eta tenperaturak behera egingo du, 11-13 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!