Arratsaldean ostarteak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 26a

Goizean hodei asko izango dira eta euri pixka bat egingo du. Goizak aurrera egin ahala, ordea, atertzera egingo du, eguerdirako ateri geratuko da eta arratsaldean ostarteak irekiko dira, egunaren bigarren zatian giro politagoa nagusituko delarik. Goizean ipar-haizea izango da, arratsaldean aldakor geratuz. Tenperaturak koska txiki bat gora egingo du, 12-14 graduan joz goia. 

Bihar, goizean hodei asko izango dira, baina giro ateri eta lasaia nagusituko da. Arratsaldean zehar zerua zertxobait argiago agertuko bada ere, hodeiek zeruan nagusi izaten jarraituko dute, gau aldera tanta isolaturen bat baztertu gabe. Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio eta giroa lasaia izango da. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da, bereziki arratsaldean. Tenperaturak gora egingo du 14-16 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!