Euri giroa nagusituko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 25a

Goizean goizetik hasita zerua estalirik egongo da eta euri giroa nagusituko da.

Zaparradak egun osoan zehar emango dira eta tarteka gogotik botako du, eguna euritsua izango delarik. Gauean euri gutxiago izango da, baina ez du erabat atertuko. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta tenperaturak nabarmen behera egingo du, 11-13 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar goizean hodei asko izango da zeruan eta oraindik han-hemenka euri pixka bat izango da. Goizak aurrera egin ahala ordea, atertzera egingo du, eguerdirako ateri geratuko da eta arratsaldean zehar ostarte batzuk irekiko dira, egunaren bigarren zatian giro politagoa nagusituko delarik. Goizean ipar-haizea nagusituko da, arratsaldean aldakor geratuz. Tenperaturak koska txiki bat gora egingo du, 12-14 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!