Goiz erdirako erabat atertuko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 22a

Gauean zehar euria utziko duen frontea goizean goiz ekialdetik aldentzen hasia izango da, baina oraindik egunsentian euri pixka bat izango da.

Hala ere, goiz erdirako erabat atertuko du eta ostarte txiki batzuk irekiko dira. Egunaren erdiko orduak lasaiak izango dira, baina arratsaldean zehar hodeiak trinkotu eta arratsalde erditik aurrera han-hemenka euri pixka bat izango da. Ezer askorik ez, hala ere. Gauean ateri geratuko da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, 14-16 graduan joz goia.

 

Bihar egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, non eguneko momentu batzuetan hodeiak ugariagoak izango diren eta tarteka zerua estaliago izango duten. Hala ere, hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko, ateri egongo da eta giroa lasaia eta atsegina izango da. Haize aldakorra ibiliko da, tarteka hego ukitu batekin eta tenperaturak gora egingo du, 16-18 gradu atseginetan joz goia egunaren erdiko orduetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!