Arratsaldean zehar, hori bai, hodeiak ugaritzen joango dira mendebaldetik barrena, egun amaieran zerua estalirik utziko dute eta gau aldera ez da baztertzen tantaren bat edo beste egitea. Hego-haizea hizpide izango da, bolada oso zakarrak utziko baititu, bereziki haize guneetan eta mendi inguruetan. Tenperaturak behera egingo du, 16-18 graduan joz goia.
Bihar gauean zehar euria utziko duen frontea goizean goiz ekialdetik aldentzen hasia izango da, baina oraindik egunsentian euri pixka bat izango da. Hala ere, goiz erdirako erabat atertuko du eta ostarte txiki batzuk irekiko dira. Egunaren erdiko orduak lasaiak izango dira, baina arratsaldean zehar hodeiak trinkotu eta arratsalde erditik aurrera han-hemenka euri pixka bat izango da. Ezer askorik ez, hala ere. Gauean ateri geratuko da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, 14-16 graduan joz goia.