Udaberri sasoiko giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 20a

Goizean ostarte zabalak izango dira nagusi eta neguan egonagatik udaberri sasoiko giro eder batez gozatu ahalko da.

Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotu egingo da, baina hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasaiak jarraipena izango du. Hego-haizeak indar pixka bat hartu eta tarteka zakar joko du. Tenperaturak gora egingo du, 18-20 gradu oso epeletan joaz goia.

Bihar goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina orokorrean giroa argia eta atsegina izango da egunaren lehen zatian. Arratsaldean zehar, hori bai, hodeiak ugaritzen joango dira mendebaldetik barrena, egun amaieran zerua estalirik utziko dute eta gau aldera ez da baztertzen tantaren bat edo beste egitea. Hego-haizea hizpide izango da, bolada oso zakarrak utziko baititu, bereziki haize guneetan eta mendi inguruetan. Tenperaturak behera egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!