Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 19a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin agertuko da eta giroa atsegina izango da.

Eguerditik aurrera antzeko joera errepikatuko da eta ostarte politak izango dira nagusi, giro politak jarraipena izanez. Hego/hego-ekialdeko haizeak jotzen jarraituko du, baina indarra galduko du. Tenperaturak gorako bideari eutsiko dio, 17-19 graduan joaz goia eta txoko batzuetan gorago igotzea baztertu gabe.

Bihar goizean ostarte zabalak izango dira nagusi eta neguan egonagatik udaberri sasoiko giro eder batez gozatu ahalko da. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia areagotu egingo da, baina hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giro lasaiak jarraipena izango du. Hego-haizeak indar pixka bat hartu eta tarteka zakar joko du. Tenperaturak gora egingo du, 18-20 gradu oso epeletan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!