Hala ere, hodei horiek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giroa lasaia izango da. Arratsaldean ere antzeko joera errepikatuko da eta, nahiz eta, hodeiak ugariak izan, giroa lasaia izango da. Hego/hego-ekialdeko haize zakarra nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du, 16-18 graduan joaz goia.
Bihar goizean erdi eta goi-mailako hodei ugari agertuko da eta zerua oraindik tarteka estalirik mantenduko dute. Eguerditik aurrera hodeiak saretu eta ostarte politak irekiko dira, egunaren bigarren zatian giro atsegina nagusituko delarik. Hego/hego-ekialdeko haizeak jotzen jarraituko du, baina indarra galduko du. Tenperaturak gorako bideari eutsiko diote, 17-19 graduan joaz goia eta txoko batzuetan gorago igotzea baztertu gabe.