Giro argi eta atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 15a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia ugariagoa izanagatik, ostarteek nagusi izaten jarraituko dute eta giroa argia eta atsegina izango da.

Arratsaldean hodei hauek ugaritu egingo dira, zerua tarteka estaliago agertuko da, baina ez dute euririk utziko eta giro lasaiak jarraipena izango du. Haizeak hegotik joko du, baina orokorrean ahul ibiliko da. Tenperaturak beste koska bat gora egingo du, 17-19 graduan joaz goia.

Bihar goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira eta zerua tarteka estalirik izango dute. Hala ere, hodei hauek ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giroa lasaia izango da. Arratsaldean hodeiak trinkotu egingo dira eta ez da baztertzen tanta isolaturen bat botatzea. Hala ere, huskeria izango da eta orokorrean ateri eutsiko dio. Haizeak hegotik eta ahul jotzen jarraituko du. Tenperaturak zertxobait behera egingo du, 16-18 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!