Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak izango dira eta arratsaldean aldiz hodei baxuak, non zertxobait ugarituko diren. Hala ere, ez dute inolako ondoriorik ekarriko eta giroa argia eta atsegina izango da. Arratsaldeko lehen orduak arte haize aldakorra ibiliko da, ondoren hegoaldekoa nagusituz. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 gradu epeletan joaz goia.
Bihar goizean erdi eta goi-mailako hodeien presentzia ugariagoa izanagatik, ostarteek nagusi izaten jarraituko dute eta giroa argia eta atsegina izango da. Arratsaldean hodei hauek ugaritu egingo dira, zerua tarteka estaliago agertuko da, baina ez dute euririk utziko eta giro lasaiak jarraipena izango du. Haizeak hegotik joko du, baina orokorrean ahul ibiliko da. Tenperaturak beste koska bat gora egingo du, 17-19 graduan joaz goia.