Ostarteak zabalduko dira

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 13a

Goizean hodei dezente agertuko da zeruan, baina goizak aurrera egin ahala ostarteak nagusituko dira eta giro atsegina nagusituko da.

Arratsaldean hodeiak ugarituko dira berriro eta mendebaldetik zaparrada ahulen bat iritsiko da, baina ezer askorik ez. Gauean giro lasaia geratuko da. Haizeak aldakor antzean joko du, tarteka hego ukitu batekin eta azken orduetan ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 13-15 graduan joaz goia.

Bihar goizean oraindik hodei batzuk agertuko dira, baina goizean zehar ostarteak nagusitzen joango dira, eguerdi alderako nahiko giro argia geratuko delarik. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarte zabalekin tartekatuko dira eta eguraldi ederra nagusi izango da. Arratsaldeko lehen orduak arte haize aldakorra ibiliko da, ondoren hegoaldekoa nagusituz. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 gradu epeletan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!