Euri giroa nagusituko da

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 12a

Goizean goizetik fronte batek eragingo digu eta euri giroa nagusituko da.

Zaparradak egun osoan zehar emango dira, baina ugarienak goizean emango dira, puntualki bizi xamar botako duelarik. Arratsaldean zehar euria gutxitzen joango da, gau aldera ateri xamar geratuko delarik. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik indar askorik gabe joko du. Tenperaturak behera egingo du, 11-13 graduan joaz goia.

Bihar goizean hodei dezente agertuko da zeruan, baina goizak aurrera egin ahala ostarteak nagusituko dira eta giro ederra geratuko da. Giro eder honek jarraipena izango du arratsalde erdi arte, baina azken orduetan hodeiak ugarituko dira, gau partean euri txiki pixka bat egitea baztertu gabe. Haizeak aldakor antzean joko du, tarteka hego ukitu batekin eta azken orduetan ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak gora egingo du, 13-15 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!