Giro nahiko eguzkitsu eta atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 11

Goizean erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko da, baina goizak aurrera egin ahala ostarteak nagusitzen joango dira.

Arratsaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina ostarteak nagusi izango direnez giro nahiko eguzkitsu eta atsegina nagusituko da. Haizeak hegotik zakar joko du, bolada gogor batzuekin haize guneetan eta mendi inguruetan. Tenperaturak gora egingo du, 14-16 gradu epeletan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar goizean goizetik fronte batek eragingo digu eta euri giroa nagusituko da. Zaparradak egun osoan zehar emango dira, baina ugarienak goizean emango dira, nahiz eta, ez den euri askorik egiterik espero. Arratsaldean zehar euria gutxitzen joango da, gau aldera ateri xamar geratuko delarik. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik indar askorik gabe joko du. Tenperaturak behera egingo du, 11-13 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!