Giro ateri eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 8a

Goizean hodei dezente izango da zeruan, baina orokorrean tantaren bat salbu giro ateri eta lasaia nagusituko da.

Arratsaldean hodeiak ugarituko dira eta tarteka euri txiki pixka bat espero da. Hala ere, orokorrean oso euri gutxi espero da. Haizeak ipar-ukitu bat izango du, baina orokorrean ahul ibiliko da. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 7-9 graduan joz goia. Botatzen duena elur modura izango da 1.000 metro ingurutik gora.

Bihar egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, non hodeiak ugariagoak izango diren goizean. Hala ere, ez dute euririk ekarriko eta giro ateri eta lasaia nagusituko da egun guztian zehar. Haizeak goizean aldakor xamar joko du, arratsaldean hego/hego-ekialdekoa nagusituko delarik. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, 9-11 graduan joz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!