Eguerdi aldera ordea fronte bat iritsiko da mendebaldetik, zerua estali eta euritara joko du. Zaparradak orokorrean ahulak izango dira, baina tarteka mardul xamar botako du. Frontea pasa ostean giro lasaiagoa izango da, baina gauean euri gehiago espero da. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean mendebal/hego-mendebala nagusituz. Tenperaturak behera egingo du, 7-9 graduan joaz goia. Gauean elur-maila 1.000 metrotan edo beheraxeago kokatuko da.