Ateri eutsiko dio

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 6a

Goizean goiz hodei batzuk izango dira zeruan, baina ateri eutsiko dio.

Gainera, goizak aurrera egin ahala hodeiak gutxitu egingo dira eta giro argia nagusituko da. Arratsaldean zehar hodei baxu batzuk agertuko dira, baina inolako ondoriorik ekarri gabe eta giro atsegina nagusituz. Haizeak iparraldetik joko du, tarteka bolada zakarrekin. Tenperaturak behera egingo du, nekez gaindituko dituelarik 9-11 graduak.

Bihar goizean goiz hodei dezente izanagatik zeruan, ateri eutsiko dio eta eguraldi lasaia nagusituko da. Eguerdi aldera ordea fronte bat iritsiko da mendebaldetik, zerua estali eta euritara joko du. Zaparradak orokorrean ahulak izango dira, baina tarteka mardul xamar botako du, egunaren bigarren zatia kaxkarra izango delarik. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean mendebal/hego-mendebala nagusituz. Tenperaturak behera egingo du, 7-9 graduan joaz goia. Gauean elur-maila 1.000 metroan kokatuko da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!