Giro ateri eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 5a

Goizean hodei asko agertuko da zeruan, baina tanta isolaturen bat salbu, giro ateri eta lasaia nagusituko da.

Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta ostarte zabalak nagusituko dira, giro nahiko eguzkitsua izango delarik. Haizeak goizean ipar/ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdekoari paso emanez. Tenperaturak behera egingo du, 12-14 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Bihar goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira. Egunaren erdiko orduetan ostarte txiki batzuk ikusiko dira, baina goizak aurrera egin ahala hodeiak ugarituz joango dira, zerua estalirik geratuko da eta ez da baztertzen egun amaieran tantaren bat edo beste ere izatea. Haizeak iparraldetik joko du, tarteka bolada zakarrekin. Tenperaturak behera egingo du, nekez gaindituko dituelarik 9-11 graduak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!