Giro eguzkitsu eta ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 4a

Goizean behe-lainoa agertuko da,  non itxi xamarra izango den, baina goizean zehar jasoko du eta behin behe-lainoa jaso ostean giro eguzkitsu eta ederra nagusituko da.

Arratsaldearen gehienean giro berbera nagusituko da. Gau aldera hodei batzuk agertuko dira, baina ez dute inolako ondoriorik ekarriko. Haizeak aldakor xamar joko du, gauean ipar-mendebaldera eginez. Tenperaturak gora egingo dute, 13-16 graduan joaz goia.

Bihar goizean hodei asko agertuko da zeruan, baina tanta isolaturen bat salbu, giro ateri eta lasaia nagusituko da. Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta ostarte zabalak nagusituko dira, giro nahiko eguzkitsua izango delarik. Haizeak goizean ipar/ipar-mendebaldetik joko du, arratsaldean ipar-ekialdekoari paso emanez. Tenperaturak behera egingo du, 12-14 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!