Giro freskoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko otsailaren 1a

Goizean fronte baten eskutik hodeiak ugariak izango dira eta euri zaparrada txiki batzuk izango dira, tarteka bizi xamar botako duelarik.

Eguerditik aurrera euria asko gutxituko da eta aterruneak luzeak izango dira, nahiz eta, puntualki tantaren bat edo beste botako duen. Ipar-haizea nagusituko da, tarteka bolada biziren batekin. Tenperaturan ez da aldaketarik espero, 10-13 graduan joaz goia eta giro freskoa nagusituz.

Bihar goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta eguraldi lasaia eta atsegina nagusituko dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, mendebaldetik fronte bat gerturatzen joango da eta hari lotutako hodeiek zerua geroz eta estaliago edukiko dute. Hala ere, tantaren bat salbu, giro ateri eta lasaia nagusituko da. Haizea aldakor antzean ibiliko da egunean zehar. Tenperaturak gora egingo du, 12-14 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!