Hotz egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 31

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri pixka bat izango da.

Arratsaldean euria gutxitu egingo da, eta aterrune luzeak emango dira, nahiz eta, tarteka tantaren bat edo beste botatzeko arriskua dagoen. Ipar-haizea nagusituko da, baina indarra galduko du. Tenperaturak koskatxo bat gora egingo du, baina hotz egingo du, maximoak 10-13 gradu bitartean errendituko delarik.

Bihar goizean fronte baten eskutik hodeiak ugariak izango dira eta euri zaparrada txiki batzuk izango dira, tarteka bizi xamar botako duelarik. Eguerditik aurrera euria asko gutxituko da eta aterruneak luzeak izango dira, nahiz eta, puntualki tantaren bat edo beste botako duen. Ipar-haizea nagusituko da, tarteka bolada biziren batekin. Tenperaturan ez da aldaketarik espero, 10-13 graduan joaz goia eta giro freskoa nagusituz.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!