Euri giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 30a

Goizean hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da.

Zaparradak ugariak eta mardulak izango dira, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Arratsaldeko lehen orduan lasaialdi bat izango da, baina arratsalde erditik aurrera euritarako joera nabarmena hartuko du berriro. Ipar-mendebaldeko haize oso zakarra nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, 9-11 graduan joaz goia. Elur-maila 1.000 metroan kokatuko da.

Bihar goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri pixka bat izango da. Arratsaldean euria gutxitu egingo da, eta aterrune luzeak emango dira, nahiz eta, tarteka tantaren bat edo beste botatzeko arriskua dagoen. Ipar-haizea nagusituko da, baina indarra galduko du. Tenperaturak koskatxo bat gora egingo du, baina hotz egingo du, maximoak 10-13 gradu bitartean errendituko direlarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!