Ateri goizean eta arratsaldean euritara

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 29a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izanagatik giro ateri eta lasaia nagusituko da. Arratsaldeko lehen orduan ordea, fronte bat iritsiko da eta euritara joko du.

Zaparradak ugariak izango dira eta mardul botako du, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Goizean hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da, arratsaldean ipar-mendebaldera eginez eta aldaketa unean bolada gogorrak utziz. Tenperatura antzeko kokatuko da, 11-13 graduan joaz goia, baina gau alderako dezente hoztuko du.

Bihar egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta zerua ilun xamar edukiko dute, nahiz eta, goiz partean tarteka ostarteren bat edo beste ikusi. Arratsaldean zerua ilunago egongo da eta euri zaparrada txiki batzuk izango dira, goizean orokorrean nahiko ateri eutsiko diolarik. Hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, bereziki goizean. Tenperatura igo egingo da, 12-14 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!