Arratsaldeko lehen orduan ordea, fronte bat iritsiko da eta euritara joko du. Zaparradak ugariak izango dira eta mardul botako du, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Goizean hego-mendebaldeko haize zakarra nagusituko da, arratsaldean ipar-mendebaldera eginez eta aldaketa unean bolada gogorrak utziz. Tenperatura antzeko kokatuko da, 11-13 graduan joaz goia, baina gau alderako dezente hoztuko du.
Bihar egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta zerua ilun xamar edukiko dute, nahiz eta, goiz partean tarteka ostarteren bat edo beste ikusi. Arratsaldean zerua ilunago egongo da eta euri zaparrada txiki batzuk izango dira, goizean orokorrean nahiko ateri eutsiko diolarik. Hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, bereziki goizean. Tenperatura igo egingo da, 12-14 graduan joaz goia.