Zaparrada txikiak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2025eko urtarrilaren 25a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira eta han-hemenka zaparrada txikiren  bat edo beste utziko dute.

Ezer askorik ez, hala ere. Eguerditik aurrera fronte bat iritsiko da, zerua ilundu eta euritarako joera nabarmenagoa hartuko du eguraldiak. Zaparradak ez dira oso indartsuak izango, baina puntualki mardul botako du, bereziki frontea iristean. Gauean giroa lasaituko du. Goizean eta azken orduetan hego-mendebaleko haizea ibiliko da, erdiko orduetan mendebala nagusituz. Tenperaturak behera egingo du, 14-16 graduan joaz goia.
 
Bihar goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ateri egongo da eta tarteka ostarte txiki batzuk irekiko direnez, giro atsegina nagusituko da. Eguerditik aurrera ordea hodeiak ugaritu, zerua estali eta euritara joko du. Zaparradak orokorrean ez dira intentsitate handikoak izango, baina arratsalde bustia izango da. Hego-mendebaldeko haize zakarrak joko du, bereziki arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du, 12-14 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!